XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I ATALBURUA

ZERMUGAPENA ETA EGITEKOAK

Lehengo Atala

1- Lege honen bidez Consejo de la Juventud de Euskadi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortarazten da, berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe.

2- Honako hauek ditu Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere egiteko:

a) Gazteriak Euskadiren politika, gizarte, ekonomia eta kultura-alorretako garakuntzan eskuhar dezala errazteko, nahi dezanari bide bat eskaintzea.

b) Askatasunaren, bakearen eta giza-eskubideen aldezpenaren balioa gazteei ezagutaraztea, eta bai herri eta aberri guztietako gazteak elkarregandik hurbiltzeari indar ematea ere.

3- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Consejo de la Juventud de Euskadi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua onartutako solaskide izango du, gazteriari dagozkion arazo guztietarako horrekingo harremanak Gazteriaren alorreko agintepideak eman dakizkion Sailaren bidez izanaz.

2. Atala

1.2 Atalean esandako helburuen barruan, honako egiteko hauekConsejo de la Juventud de Euskadi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-ri dagozkio:

a) Gazteri-bazkunak sustatzea, hoiek gehitzea bultzatu eta horretarako eskatu dakion laguntza eta babesa emanaz, eta Euskadiko gaztetalde eta bazkunekin etengabeko harremanetan egonaz.

b) Gazteriaren arazoei eta zuduei datxezkien azterlanak eginaz, erizpenak emanaz, edo bestela, eskatu dakizkiokeen edo berak bere arioz erabaki ditzan edonolako neurrien saloak eta buzipenak Arduralaritzari egitea.

c) Gazteriaren arazoei eta zuduei artez datxekiekeen ezein manu ontzat eman baino lehen bere iritzia ematea.

d) Euskal Autonomia-Elkarteak gazteen arazoen erabilpenerako eratu dezan ezein Kontseilu edo Aholkularitza-Erakundetan partzuer izatea.

e) Bere esku izan ditzan bide guztiez baliatuz Autonomia-Elkarteko Lurralde-Izaiki berezietako gazte-erakundeen arteko harremanak, atxikipena eta elkarpideak suztatzea eta, berariz, gazteriaren ordezkaritza izatea eta horren izenean eskuhartzea xede izan dezaten Bazkun-arteko Erakundeen artekoak.

f) Gazteriaren arazoez arduratu daitezen elkarrizketa-sail guztietan, hoiek har dezaten eremua dena dela, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko gazteriaren ordezkari izatea.

g) Beste Autonomia-Elkarte batzuetako Gazteri-Kontseiluekingo harremanak suztatzea.

h) Kontseiluan ordezkaririk izan ez dezaten norbanako edo taldeetan sor daitezkeen arioak eta buzipenak jaso eta hoiei bideak ematea.

i) Euskal gazteriarengan euskeraren eta Euskal Herriaren kultura eta kondairaren ezagutza eta garapena suztatzea.

j) Gazteriarengan izadiaren eta ingurugiroaren babesa eta bizitza-mailaren aldezpena suztatzea.

k) Gazteriaren eskubideen herri-agintaritzen aurreango aldezpena suztatzea.